• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Jarduerak

AzalaDORNALan-planaJarduerak
  • Esparru Atlantikoa programa SUSTATU eta transnazionalki HEDATZEA.

    DORNA proiektua eta Esparru Atlantikoa programa transnazionalki hedatzea hauen bidez: hainbat emanaldi eta ekintza, besteak beste, web-orria, prentsan iragarkiak jartzea, irratiko iragarki laburrak, sustapen-materialak, erakusketak edota aurkezpen- eta itxiera-jardunaldiak.

  • IDENTIFIKAZIOA: Esparru Atlantikoko ondare nautikoaren datu-basea sortzea:

    Itsasontziak, eraikuntza-teknikak, nabigazio-teknikak, etab. sistematikoki katalogatzea, horrela ondare nautiko atlantikoa identifikatu eta nautikaren ogibidea zein metodo tradizionalen biziraupena eta estimua errazteko.

  • IKERKETA: Ontziola tradizionaletako azpiegiturak hobetzeko plan bat prestatzea:

    Kostalde atlantiko europarreko eskualdeetan berreskuratu daitezkeen ontziola tradizionaletako azpiegitura fisikoa hobetzeko plana sortzea, kontserbazioa eta balioztapena bermatze aldera.

  • LEIHAKORTASUNA eta ENPRESA-GARAPENA: BATE marka garatzea (Barco Atlántico Tradicional Europeo).

    Ontziolen lehiakortasuna hobetzeko soluzioen bilaketa bultzatzen da: Merkaturatzea, prestakuntza komuna, etab. Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) merkaturatze- eta nazioartekotze-kanalak baliatuz, ontziola txikien biziraupena sustatuko da.

  • BERRIKUNTZA: Ontzigintza-arotzeria tradizionalean berrikuntzarako espazioak sortzea.

    Helburua da itsasontzi tradizionalen eraikuntzan ikerketa- eta berrikuntza-irizpideak iraunkorki eta jarraituki sartzeko aukera emango duen kudeaketa-egitura garatzea.

  • Tokiko ekonomiak DIBERTSIFIKATZEA garapen-faktore gisa.

    Esparru Atlantikoko ondare nautikoa sustatzea herrialde parte-hartzaile guztiei komuna zaien kalitatezko produktu turistiko integratu gisa, horrela, baliabide endogeno batetik abiatuta, tokiko ekonomien garapen iraunkorra sustatzeko.

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu