• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Metodologia

AzalaDORNALan-planaMetodologia

Lan-metodo parte-hartzailean oinarritutako metodologia diseinatu du DORNAk informazioaren eta tresnen erabilpen partekatua sustatzen duten panelak, lantaldeak eta aldizkako bilerak eginez. DORNAren lan-metodologia proiektuan parte hartzen duten eskualde guztietan erabili daiteke eta beraz, etorkizunean beste eskualde batzuetara ere erraz transferitzeko aukera egongo da.

 

Lan-metodologia diseinatzerakoan, elkarkidetza aukeratu zen lanerako metodoek emaitza neurgarriak izan behar zituztelako helburu, horrela, bideratzen diren jarduerek emaitza onak eta eredugarriak izan ditzaten, transferitzeko aukera egon dadin eta balio erantsia izan dezaten maila transnazionalean. Horrekin guztiarekin, lurralde-hedapena eta iraunkortasuna maximizatzea bilatzen da, eratorritako efektu positiboak iraunarazte aldera.

Ikuspegi integralaren bidez, Esparru Atlantikoko kultura babestu eta sustatzeko, proiektuan inplikatutako eskualdeen dibertsifikazio ekonomikorako eta ingurumena babesteko ekintza desberdinak artikulatu dira oso helburu zehatzetik, hots, nautika tradizionalaren kontserbaziotik eta berreskuratzetik abiatuta.

Elkarkidetzarako eta inplikatutako eskualdeetarako garrantzi transnazionala duten ezagutzak transferitzea bultzatzen dute DORNAren ekintzek eta proiektua bideratzerakoan praktikan jarri diren jardunbide onak errazago transferitze aldera, proportzionalki banatuko dira etekinak zein aurreikusitako emaitzak.

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu