• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Helburuak

Proiektuaren bidez, kostalde atlantikoko ekonomien garapenari bultzakada emango zaie. Hain zuzen ere, DORNAn inplikatutako eskualdeetako garapen ekonomikoa da erronka nagusietako bat eta bi faktore ematen direnean gertatuko da; alde batetik, itsasontzi tradizionalen ontzi-sektorea berpiztu beharra dago BATE marka definituz eta sortuz (Itsasontzi Atlantiko Europar Tradizionala, galego, gaztelania, portuges eta frantsesezko sigletan) eta bestetik, ibilbide turistiko atlantikoak indartuko dituzten ekintzak bideratu beharra dago, produktu turistiko integratua sortuz. Turismo hori iraunkortasun- eta kalitate-izaera sendoz jantzita egongo da.

Helburu orokorra
Kostalde atlantiko europarreko ondare nautikoa kontserbatzea eta berreskuratzea, tokiko garapenerako elementu endogeno gisa.
Horrela bada, DORNAk ikuspegi holistikoa du kostalde atlantikoko ondare nautikoa kontserbatzeak eta berreskuratzeak sortzen dituen problematika desberdinei dagokienez. Halabeharrez globala behar duen ikuspegi horretatik abiatuta, DORNAk itsasontzi tradizionalak garatu eta sustatzen ditu iraunkortasun ekonomikoaren eta aniztasun kulturalaren perspektibari eutsita.

Helburu espezifikoak

  • Eskualde europar atlantikoetako ondare nautikoa identifikatu eta balioztatzea.
  • Itsasontzi tradizional atlantikoei erantsita doan kultura sustatu eta berreskuratzea.
  • Ontzi-sektorea era endogeno eta iraunkorrean garatzea itsasontzi tradizionaletan espezializatutako esparru atlantikoan.
  • Sektore turistikoa garatzea kultura atlantikoarekin lotutako produktu berriak (nautika tradizionala) merkaturatuz.

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu