• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Zergatik DORNA?

Esparru Atlantikoaren herentziak eta kultura-ondareak duen balioz jabetuta, DORNA proiektuak problematika komuna identifikatu du kostalde atlantikoko eskualde europarretan: itsasontzi tradizionalen ontziolak desagertzea. Ontziolak ixtean, eskualde horietako itsasontzi tradizionalen modeloak galdu egingo dira eta haiekin, “itsasontzi tradizional atlantikoaren modeloa” tipifikatzeko ezaugarri komunak ere galduko dira. Itsasoko kultura-ondarea kontserbatzeaz gain, ontziolak berreskuratuz eta sektoreari balioa erantsiz lortu nahi den xedea da ahalik eta ongien baliatzea eskaintzen dituen ingurumen- eta gizarte-aukerak, eskualdeko garapen ekonomikorako faktore endogeno gisa.

Proiektua egiten jakitearen transferentzia hutsaz harago doa; xedea da eskualde-sare bat eratzea itsasontzi atlantiko tradizionalak berreskuratu eta kultura-ondare atlantikoaren elementu horiek, alegia, ontziak eta ontziolak sustatuko dituen gune askoko estrategia komuna prestatzeko.

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu